2026ko Etxebarriko Jaiak uztailaren 17tik 26ra ospatuko dira.
Egitarau osoa oraindik ez da ezagutarazi, baina udalak dagoeneko aurreratu ditu jaietako musika hitzorduetako batzuk.
Nabarmentzekoa da XSakara abeslariaren kontzertua, euskal rapa, hip-hopa eta popa uztartzen dituen artista. Uztailaren 24an, ostiralez, arituko da udaletxeko plazan, 02:00etatik aurrera.
Gau berean, lehenago, jai giroa berotzeko, Leihan erromeria izango da plazan, 23:30etik aurrera.
Horrez gain, jaietan zehar beste proposamen musikal batzuk ere izango dira: Juanjo DJ eta DJ Iban Bross uztailaren 17an, La Rebelion uztailaren 18an eta Salseo arratsalde-pasa uztailaren 25ean.