Barakaldoko Jaiak 2026: "Aiurri" (Rataplan 2026)

Barakaldo 2026(e)ko Uztailak 17
  • Barakaldoko Jaiak 2026: "Aiurri" (Rataplan 2026)

Barakaldoko 2026ko Karmenak Jaien eta Rataplan - Kale Antzerki Jaialdiaren barne.

Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko.

Aukeran Dantza Konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari
irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Zer da dantzari izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Jantziak: Oscar Armendariz
  • Dantzariak: Ane Etxeberria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano
barakaldo.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non