"Sally Mann. Macula et materia"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 17(e)tik 2026(e)ko urriaren 18(e)ra
  • "Sally Mann. Macula et materia"

Macula et materia erakusketak ibilbide bat proposatzen du Sally Mannen obran mugarri diren argazki-serieen bidez. Besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: At Twelve [12 urterekin] (1983-1985), Immediate Family [Gertuko familia] (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998), baita geroagoko lan batzuk ere, hala nola Faces [Aurpegiak] (2004), Proud Flesh [Haragi harroa] (2006-2015), Delta (2016), Platinum Stones [Platinotipoak] (2002) eta Goshen (2025). 

Argazki-sorta horiek agerian uzten dute zein izan ziren artistaren kezka nagusiak, landutako gaien itxurazko aniztasuna gorabehera: haurtzaroa, familia, paisaia, memoria historikoa, gaixotasuna, deskonposizioa eta gorpuztasuna.

Informazio praktikoa

  • Datak: 2026ko uztailaren 17tik urriaren 18ra arte
  • Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Sarrera doan
  • Lekua: Kutxa Fundazioa Artegunea (Donostia)
  • Komisarioa: Anne Morin, diChroma photography

Sally Mann

Sally Mann (Lexington, Virginia, 1951) Ameriketako Estatu Batuetako argazkigintza garaikideko artista garrantzitsuenetako bat da. 1970eko hamarkadan lanean hasi zenetik, obra koherente eta exijente bat ondu du, AEBetako hegoaldean ardaztua. Izan ere, bera hangoa da jatorriz, eta inoiz ez dio lurralde hori esploratzeari utzi. Artistak hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean zehar —besteak beste, National Endowment for the Arts eta National Endowment for the Humanities erakundeen eta Guggenheim Fundazioaren bekak—, eta haren lana nazioarteko instituzio handien bildumetan dago ikusgai.

Anne Morin (diChroma photography)

Anne Morin (Rouen, Frantzia, 1973) Arlesko École Nationale de Photographie eta Montpellierko École Supérieure des Beaux-Arts eskoletan graduatu zen. PHotoEspaña jaialdian lan egin zuen 2001etik 2004ra bitartean, diChroma Photography (Madril) enpresaren zuzendaritza hartu aurretik; enpresa hori nazioarteko argazkigintza-erakusketa ibiltarietan eta proiektu kulturalen garapen zein ekoizpenean espezializatuta dago. diChromak ospe handiko museo eta erakunderekin lankidetzan aritzen da. 

Artisten eta argazkilarien profila indartzeko eta haiei ikusgarritasun handiagoa emateko lan egiten du erakusketaren komisarioa bezala : Berenice Abbott, Antonio López, Vivian Maier, Robert Doisneau, Jessica Lange, Jacques Henri Lartigue, Sandro Miller, Pentti Sammallahti eta Margaret Watkinsenak, besteak beste. Noizean behin argazkigintza-liburuen editore-lanak ere egiten ditu, eta honako lan hauek argitaratu ditu: Antonio López: Visionary Writing, Margaret Watkins: Black Light, eta Paul Alexandre: Slowness.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko uztailaren 17(e)tik 2026(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Ordutegia12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Artegunea
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 0. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Artegunea, Donostia / San Sebastián

Non