Jone Elorriaga Soto (Durango, 1993) Artean graduatua da UPV/EHUko Leioako campusean 2016an.
2026ko Ertibil lehiaketako hirugarren saria jaso zuen. Mallorcako Alaróko argindorrean eta Guggenheim Museoko auditorioan esku hartu du, Pensar Mañana proiektuaren barruan. Aurretik, bere puzgarriak aurkeztu ditu hainbat proiektutan, besteak beste, Lanean erakusketan, Rekalde Aretoan, eta Alacanteko Las Cigarreras Kultura Zentroan, Umbral erakusketa kolektiboaren baitan.
Bakarkako erakusketen artean nabarmentzekoa da La Taller galerian egindako HINCHA2: rojo y rosa izeneko erakusketa. Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen beka jaso zuen 2024–2025 aldian; Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka, 2018–2019 eta 2021–2022 aldietan; eta Durangoko Astarloa Kulturgintzaren sorkuntza beka, 2017–2018 aldian. Azken horren harira, bakarkako erakusketa egin zuen Durangoko Arte eta Historia Museoan.