"Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 2026"

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Uztailak 18
  • "Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa 2026"

Vitoria-Gasteiz Aire Zabaleko XX. Pintura Lehiaketa uztailaren 18an, larunbatean, izango da, "Gasteizko Zabalguneko balkoien estetika eta “El Palmeral” izeneko begiratokiaren kontserbazioaren adibidea" gaiarekin.

Lehiaketa 09:00etan hasiko da. Identifikatu ondoren, parte-hartzaileak bakoitzak bere lana egiteko aukeratutako lekura joango dira.

17:00etatik aurrera, Arkupeko pasalekuan egindako obrak ikusi ahal izango dira, eta 19:30ean Andre Maria Zuriaren plazan sariak banatuko dira.

Lehen sariaren irabazleak 1.600 € jasoko ditu, eta bigarrenak, 1.400 €. Gasteizko margolarien artean ere bi sari banatuko dira, 1.200 € eta 1.000 €, hurrenez hurren.

Izena emateko datak:
  • Noiztik: 2025/07/01 00:01 Noiz arte: 2025/07/16 23:59

Gehienez 55 parte-hartzaile onartuko dira, adin nagusikoak betiere. Aukeraketa egiteko, izenematearen hurrenkerari jarraituko zaio. 55 izen-emate baino gutxiago egonez gero, lehiaketaren egunean bertan izen-emateak onartuko dira, aurreikusitako gehieneko parte-hartzaile kopurua iritsi arte. Horretarako ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da; identifikazio, zigilatze eta zenbaketa prozesuak dirauen bitartean.

 

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2026(e)ko Uztailak 18
  • Ordutegia09:00 - 20:00
  • LekuaZabalgunea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non