Uztailaren 21etik 25era, Errenteriako kale, plaza eta auzoak festa giroz, musikaz eta kolorez beteko dira, elkarrekin partekatutako uneek Madalenetako egun berezi hauei bizia emanez. Jai Batzordetik hilabeteak daramatzate herritarrekin elkarlanean egindako egitarau zabala, anitza eta adin guztietara irekia prestatzen, herritar eta bisitarien gozamenerako.
Aurtengo egitarauak 140 ekintzatik gora bilduko ditu, hala nola erakusketak, antzerkia, kirol jarduerak, danborradak, dantza, lehiaketak eta dastaketa gastronomikoak, eguneko zein gaueko eskaintza osatuz. Horien artean, 55 musika emanaldi inguru izango dira, publiko eta gustu ezberdinei zuzenduta.