Musikene Summer Jazz Meeting Point 2026

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko uztailaren 22(e)tik 2026(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Musikene Summer Jazz Meeting Point 2026

Musikene Summer Jazz Meeting Point udako jazz ikastaroaren bigarren edizioa izango da, 2026ko uztailaren 22tik 25era, Donostiako Jazzaldiarekin batera.

Ikastaroa artista, irakasle eta jazz ikasleentzako topagune, prestakuntza eta aurkikuntza gisa diseinatu da. Helburua da parte-hartzaileek jazzaren ezagutza teoriko eta praktikoak sakontzea, ikuspegi musikal berriak lantzea eta lehen mailako profesionalekin harremanak egitea. 

NORI ZUZENDUA:

  • Masterreko, graduko edo irakaskuntza profesionaletako ikasleei
  • Jazzaren zale eta maitaleei
  • 16 urtetik gorakoei

IZEN-EMATEA:

  • Programa osoa hemen
  • Izen-emateko azken eguna: uztailaren 19a
  • Izen-emate formularioa hemen

 

Gainera, Summer Jazz Meeting Point programazioaren barruan, 4 kontzertu izango dituzte Musikenen (sarrera doan edukiera bete arte):

Uztailak 22, 20:30

  • Kontzertua: Roger Mas, pianoa
Uztailak 23, 20:00
  • Bobby Martínez + Jo Krause + Victor Merlo + Francesc Capella
Uztailak 24, 20:00
  • Kontzertua + Jam Session: Michael Kanan, pianoa
Uztailak 25, 12:30
  • Kontzertua: Iñaki Salvador, pianoa
musikene.eus

Laburrean

Non