2026ko Bilbao Blues Festival jaialdiaren barne.
Ian Siegal (1971, Portsmouth, Erresuma Batua) blues abeslari, konpositore eta gitarrista britainiarrak ikuskizun ikusgarria agintzen du Bilbao Blues Festivaleko agertokian bere ‘Electric Band’ taldearekin. Bere indargune nagusia, zalantzarik gabe, zuzenekoa da, agertokian erakusten duen presentziak pasioa, indarra eta energia handia transmititzen ditu.
Ian Siegal bluesetik abiatzen da batez ere, baina trebezia handiz mugitzen da rock, country edo folk estiloko lurraldeetara ere. “MOJO” aldizkari entzutetsuak “Erresuma Batuko blues konpositorerik adimentsuena eta interprete magnetikoena” dela esan du. Bere ibilbidean jasotako aitortzen artean daude bi UK Blues Awards, zortzi British Blues Awards, lau European Blues Awards eta hiru izendapen USA Blues Music Awards sarietan.
Blues Train blueseko backing band indartsua da, musikari finkatuek osatua, bakarlari handiei laguntzen die proiektu ibiltari batean, 50 eta 60ko blues elektrikoko klasikoenerrepertorioarekin, kalitate, erritmo eta ikuskizun handiko showak eskainiz. Txako Jones (ahotsa), Alex Caporuscio (gitarra), Mingo Balaguer (harmonika eta ahotsa), Paul San Martin (pianoa), Jorge Otero “Jafo” (baxua eta kontrabaxua) eta Adrián Carrera (bateria) osatzen dute taldea.