Musikaire 2026: Elkano Browning Cream

Elorrio 2026(e)ko Uztailak 26
  • Musikaire 2026: Elkano Browning Cream

Elorrioko 2026ko Musikaire jaialdiaren barne.

2007an Elkano Browning Cream-ek izen bereko diskoa kaleratu zuenetik, taldearen ibilbideak ezaugarri hauxe izan du: musikari buruzko ikuspegi ertz askotarikoa; eta horrela ateratzen dira ñabarduretan aberats diren diskoak, melodia landuekin eta osagai erritmiko ahaltsuarekin.

Jazzeko formatu klasikotik abiatuta -Hammond organoa, gitarra eta bateria-, tenkatzen dute hirukoa askoz haratago, paisaia afrikar, sortaldeko edo europar gauekoak iradokitzen dituzten konposizio magnetikoekin, beti ere tradizioaren eta egungo joeren arteko orekaren barruan.

  • Frank Mantegari: Bateria
  • Dave Wilkinson: Gitarra eta ahotsa
  • Mikel Azpiroz: Hammond B3

 

musikaire.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia22:30
  • LekuaPlaza - Elizpea
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Elorrio

Non