Hainbat ekintza antolatu dira, ostiral eta larunbaterako: saltxitxa jana, triki-poteoa, auzo afaria edota txokolatada, besteak beste.
Uda heltzearekin batera, Amorebieta-Etxanoko auzoak jai giroan murgiltzen dira. Asteburu honetan, Berna auzoaren txanda izango da eta jaiei hasiera emango zaie ostiralean, uztailak 31, txapliguaren jaurtiketarekin.
Larunbaterako hainbat ekintza antolatu dira: saltxitxa jana, triki-poteoa, auzo afaria edota txokolatada, besteak beste.