Eguzki Jaia 2026 Zigoitian: "Su talka"

Zigoitia 2026(e)ko Abuztuak 1
  • Eguzki Jaia 2026 Zigoitian: "Su talka"
  • Eguzki Jaia 2026 Zigoitian: "Su talka"

2026ko Zigoitiko Eguzki Jaiaren egitarauaren barne.

Deabru Beltzak konpainiak SU TALKA aurkezten du, Euskal Herriko inauteri zaharrenetako eta enigmatikoenetako batean oinarritutako sorkuntza: Altsasuko Inauteriak.

Indarrez eta misterioz beteriko ospakizun zahar honek Momotxorroen irudi harrigarriarekin konektatzen gaitu; irudimen kolektibotik sortzen diren pertsonaiak, transgresioaren, identitatearen eta errituaren ikur bihurtuta.

SU TALKAn, tradizioa eta kale-antzerkia aurrez aurre jartzen dira. Erritmoa eta sua –gure konpainiaren ikur ezaguterrazenak– milaka urteko inauteri honen esentziarekin bat egiten dute, garai, hizkuntza eta kultura ezberdinen arteko talkaren bidezko ikuskizun bat sortuz.

Talka eszeniko bat, festa erritual bat, ikus-entzunezko eztanda bat, hiri-espazioa energiaz, memoriaz eta emozioz betetako agertoki bihurtzen duena.

SU TALKA: suak ez du soilik erretzen, batzen du.

Deabru Beltzak: 

Deabru Beltzak konpainia 1996an Euskal Herrian sortu zen, hainbat talde profesional desberdinetako komedianteen arteko topaketan parte hartu zuen. Orain, kaleko ikuskizunetan espezializatua, Euskal herriko Nazioarteko konpainia honek, kalearen erabilera berri bat esperimentatzen du. 50 herrialdetan baino gehiago ibili ondoren, DEABRU BELTZAK bere talentua eta jakintza batu ditu helburu argi batekin: kalea bereganatzea.

Fitxa artistikoa: 

  • Aktoreak / Musikariak: Rafael Ariza, Ruben Sastre, Iker Barrientos, Erlantz Eizmendi, Zesar A. Ogara, Garbitxu
  • Iraupena: 45 min – Ikusleak: 400 Eta 5000 Pertsona
  • Diseinua eta Kudeaketa: Garbitxu
  • Piroteknika: Guillaume Pujol
  • Eskenografia: Deabru Beltzak, Inaki Etxeandia
  • Errealizzioa: Deabru Beltzak

Teaserra: 


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non