Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: "Bizi den hotsa", Iñaki Palacios, Iñigo Etxezarreta, Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Alan Doherty eta Goiatz Dutto

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Abuztuak 3
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2026: "Bizi den hotsa", Iñaki Palacios, Iñigo Etxezarreta, Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Alan Doherty eta Goiatz Dutto

"Bizi den Hotsa" proiektuak 60 musikari baino gehiago bilduko ditu oholtza gainean, Iñaki Palaciosen taldea buru dela, Orquesta Et Incarnatus orkestrarekin, AGA abesbatzarekin (Arabako Gazte Abesbatza) eta ospe handiko bost artista gonbidaturekin batera: Iñigo Etxezarreta, Mikel Urdangarin, Karmele Jaio, Alan Doherty eta Goiatz Dutto. DAB dantza garaikideko konpainiak eta Amezti dantza taldeak osatzen dute parte-hartzaileen zerrenda.

Iñaki Palaciosek artistikoki zuzendutako ikuskizunak ibilbide musikala proposatzen dubere ibilbide diskografikoaren errepasoa egingo duten 21 konposizioen bidez, tradizioa eta garaikidetasuna uztartzen dituen formatu sinfonikoan. Proposamenak txistua du ardatz nagusi, orkestrarekin, abesbatzarekin eta gonbidatutako artistekin elkarrizketan instrumentuaren soinu-aukera berriak aztertuz.

Kontzertu honek Vital Fundazioaren eta EiTBren laguntza du, eta Eitb-k grabatu eta ondoren emitituko du.

Sarrera librea lekuak bete arte.

 


Laburrean

Non