
Iruñeko harresietan, abuztuaren 4tik (asteartea) 22ra (larunbata), Harresietako Jaialdiaren beste edizio bat antolatuko da, eta Bost Punta, Iruña Ilunabarrean, Dantza zoroan eta Zoroen gaua zikloek osatuko dute egitasmoa. Ziudadela, O-ko Andre Maria plaza, Zaldi Zuriaren zokoa eta Jito Alai agertoki naturalak izanen dira zirku-akrobaziak, musika, dantza, antzerkia, artea eta teknologia berriak bertan antolatzeko. Adin guztietarako jarduerak dira eta sarrera librea da.
Bost Punta Jaialdia
Bost Punta jaialdiak abuztuaren 4an (asteartea) emanen dio hasiera programazioari, 20:00etan, Ziudadelako barrutian. Abuztuaren 20ra (osteguna) bitarte, kale- eta zirku-ikuskizunak, eta dantza, jauziak eta akrobaziak uztartuko dira. Hauek dira lehenengo asterako proposatzen diren ikuskizunak: masta txinatarra, jauziak eta akrobaziak barne hartzen dituen 1er KM, ADM konpainiaren eskutik; zirku garaikideko En ruta (Bidean) eta Aske, Capicua eta Asvin & Pia konpainien eskutik hurrenez hurren.
Ilunabarrak, O-ko Andre María plazan
Ostiraletan, ilunsentiarekin bat eginez, Ilunabarrak Iruñean zikloaren txanda da: kaleko arteei, dantzari eta musikari buruzko hiru ikuskizun dira, eta eguzki-energia baliatuz garatzen dira teknologikoki, zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak bateratuta. Hiru proposamenak O-ko Andre Maria plazan eginen dira, 20:00etan, abuztuaren 7tik 21era bitarte. Ikuskizun hauek osatzen dute zikloa: Enrique del Castilloren Umbráfono (Unbrafonoa), Margarida Montenÿ-ren Blue eta Iron Skulls Co konpainiaren Famulus 4.0.
Dantza zoroan, Aldi Zuriaren zokoan
Bueltan da Dantza zoroan, gune ireki eta ezohikoetan dantza egiteko dantza-jaialdi ibiltaria: Zaldi Zurian eta Barbazán Apezpikuaren ingurabidean antolatuko da abuztuaren 8tik 22ra bitarteko larunbatetan, arratsaldeko 20:00etan. Egun bakoitzean hiru proposamen daude, eta ikuskizun hauek osatzen dute lehen proposamena: The Concept konpainiaren Nakama, Carmen Fumero & Dácil Gonzálezen A ojo (Begi hutsez) eta Qabalum konpainiaren Todo este ruido (Zarata hau guztia). Carmen Larraz dantzari eta koreografoak zuzendutako parkour-talde batek gidatuta, ikusleek Barbazán Apezpikuaren ingurabidean barnako harresiko hainbat puntutan eginen diren ikuskizunez gozatzeko aukera izanen dute, eta Zaldi Zuriaren zokoa izanen da abiapuntua.
Zoroen gaua, Jito Alai pilotalekuan
Musika elektronikoa eta dantza izanen dira nagusi abuztuak 8tik 22ra, 23:00etatik 02:00etara, DLC Kultur kolektiboarekin bigarren urtez jarraian elkarlanean antolatutako Zoroen Gauean. Gune horretan dantzaz esperientzia kolektibo gisa gozatzera gonbidatzen zaie ikusleei, doan, musika elektronikoaren kulturari eta dantzalekuari topatzeko, adierazteko eta ospatzeko toki gisa balioa emateko.
2026KO HARRESIETAKO JAIALDIA. ABUZTUAK 4 – 22
BOST PUNTA Ziudadela. Abuztuak 1 – 20. 20:00
IRUÑA ILUNABARREAN. O-ko Andre Maria plaza. Abuztuak 7 – 21. Ostiraletan. 20:00
Abuztuak 7, ostirala: Unbrafonoa. Enrique del Castillo Musika, fisika, matematika
Abuztuak 14, ostirala: Blue Margarida Montenÿ. Aireko akrobazia eta fisika
Abuztuak 21, ostirala: Famulus 4.0. Iron Skulls Co konpainia Dantza, AA, robotika
DANTZA ZOROAN. Zaldi zuria, Barbazán Apezpikuaren ingurabidea, Jito Alai pilotalekua. Abuztuak 8 – 22. Larunbatetan. 20:00
Abuztuak 8, larunbata:
Nakama. The Concept konpainia
A ojo (Begi hutsez). Carmen Fumero eta Dácil González
Todo este ruido (Zarata hau guztia). Qabalum konpainia
Abuztuak 15, larunbata:
Júpiter + Jaguar. Eyas Dance Project
The falling man. Wonderground
Hau zulo hontan. Aimar Odriozola
Abuztuak 22, larunbata:
El eco en la línea (Oihartzuna lerroan). Anouar Merabet & Polina Tiabut
Sin fichero adjunto. (Fitxategi erantsirik gabe) Erain
Uncia Danae & Dionysios
ZOROEN GAUA. Jito Alai. Abuztuak 8 – 22. Larunbatetan. 23:00 – 02:00
Abuztuak 8, larunbata:
23:00. Ope Loeb
00:30. Bobbu García
Abuztuak 15, larunbata:
23:00. Hermética
00:30. Kenya Aracama
Abuztuak 22, larunbata:
23:00. Bihotza
00:30. Neska






