Elkanoren Lehorreratzea

Getaria 2026(e)ko Abuztuak 7
  • Elkanoren Lehorreratzea

Getariako kaleak agertoki bihurtzen dira abuztuaren 7an. Portua, Pia Pia tunela, Kale Nagusia edo Elkanoren monumentua... Gune bakoitzak bere une bereziak ditu, eta bakoitzetik ikuspegi desberdina izango duzu.

Getariako Lehorreratzea Euskal Herriko herri-antzezpen historiko berezienetako bat da. Lau urtetik behin ospatzen da Getarian, eta bere jatorria 1922. urtean dago, munduari lehen bira osoa eman zion espedizioaren laugarren mendeurrena gogoratzeko antolatu zen omenaldian. Ordutik, ehun urte baino gehiagoko ibilbidean, herri-ekitaldi hutsa izatetik Getariaren nortasuna, memoria historikoa eta itsas ondarea uztartzen dituen ospakizun bihurtu da.

Lehorreratzeak 1522ko irailaren 6ra garamatza. Egun hartan, hiru urteko bidaiaren ondoren, Victoria ontzia Sanlúcar de Barramedara iritsi zen. Hasieran abiatu ziren 239 gizonen artetik, soilik 18k lortu zuten bidaia amaitzea. Haien artean zegoen Juan Sebastian Elkano getariarra, munduari bira osoa eman zion lehen itsasgizona bihurtu zena.

Getarian, gertakari historiko horrek esanahi berezia du. Elkano herrian jaio zen, eta bere izena betiko lotuta geratu da itsas historiako balentria handienetako batekin. Horregatik, herriak belaunaldiz belaunaldi mantendu du bere omenezko ospakizuna, baina betiere bere garaiko testuingurua ulertzeko eta historiari ikuspegi zabalago batetik begiratzeko borondatearekin.

getaria.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia17:00
  • LekuaGetaria
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Getaria

Non