Kultur 2026 programaren barruan.
Charlie Haden hil zenetik hamabi urte betetzen direnean, ME Silent Quartetek omenaldi kontzertua eskainiko du taldearentzat moldatutako haren abestiekin eta haren oroimenari eskainitako beste batzuekin.
Kontzertua Camera Chronicles proiektuarekin osatuko da (tango, jazz, kontrapuntu eta beste ñabardura musikal batzuen fusioa), entzulearen zuntz intimoenak jotzeko eta musika-espazio dinamiko eta anitza sortzeko helburuarekin, taldearen muga tinbrikoak eta espresiboak aztertuz.
ME Silent Quartet Nafarroako Goi Kontserbatorioko eta Musikeneko irakasleek osatzen dute; tartean, Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Gimenez Alvarez (gitarra), Alberto Arteta (saxoak) eta Mikel Andueza (saxoak).
Taldea 2016an hasi zen hirukote formatuan, eta “Charlie Haden Songbook” albuma argitaratu zuten. Horrela, kritika bikainak lortzeaz gain, urteko disko onenen artean aukeratua zuten Distrito Jazz, Iñigo Ortega, Tomajazz, Mario Benso eta abar bezalako aldizkari eta kritikari espezializatuk.
Talde horrekin hainbat jaialditan parte hartu zuten: Errioxan, Breton Antzokian; Alcanadreko jaialdian, Goierrin; Joaquín Roncal Zentroan, Zaragozan; Jazzaldian eta abar. Mikel Andueza taldean sartzeak bultzada handia eman zion, eta laukote gisa jo dute, besteak beste, 2024ko Jazzaldian eta Munilla Munijazz 2025eko jaialdian. Taldea beste 7 talderekin batera hautatu zuten Espainia JazzEñe 2024an ordezkatzeko.