Jaraialdia 2026: "Meraki"

Asparrena 2026(e)ko Abuztuak 13
  • Jaraialdia 2026: "Meraki"

Araia-Asparreneko Jaraialdia 2026 - Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.

Denbora aurrera doa ezinbestean. Eta harekin, gure egunak ere badoaz. Gure inguruan gertatzen denaren kontrola izaten saiatzen gara. Eta ezinezko horretan, ahaztu egiten zaigu bizitzaren ustekabeak dastatzea. Egiten dugun horretan arima, denbora eta maitasuna jartzea errebeldia bihurtzen da. Merakik gure ekintzen sormenaz eta grinaz hitz egiten digu, egiten dugun horretan gure esentzia jartzeaz, geure arrastoa uzteko eta aztarna hori gure bizitzan geratzeko. Gure bertsiorik onenaz gozatzea. Denbora agortu baino lehen.

Eduk taularatzen duen proposamenak teknologiarekin nahasten ditu malabarren teknika landua eta ikerketa, eta hasieratik liluratzen du, eszenaratze zainduari esker.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Pau Portabella, Francesca Lissia
  • Antzezlea: Eduardo Lostal
araba.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaEdu Manazas
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 13
  • Ordutegia20:00
  • LekuaHerriko erdialdea
    Asparrena
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Asparrena

Non