Araia-Asparreneko Jaraialdia 2026 - Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.
Gaur Daniren urtebetetzea da. Urte bat gehiago! Edo urte bat gutxiago? Danik hutsune bat sentitzen du eta ez du ospatzeko gogorik. Donik, berriz, gogoa du Danik gogoa izan dezan. Doniren burua su artifizialen gaztelu bat da: opari pila bat eramango dizkio eta Dom Pérignonekin topa egingo dute eta izugarri ondo pasatuko dute eta pastela munduko gozoena izango da eta Daniren animoak puztu egingo dira, nonahi zintzilikatuko dituzten puxikak bezala, eta mende honetako jairik apoteosikoena izango da… Hori guztia, serotonina andreak uzten badie.
Fitxa artistikoa: