Married Life, Ira Sachs, AEB, 2007, 90'
Suspensea, maitasuna eta ohituren komedia ironikoa konbinatzen dituen lan sendoa da Married Life; maitasunaren indar erakargarriari eta erabateko zoramenari buruzko giza drama ezohikoa da.
Harry-k (Chris Cooper) erabakitzen du bere emaztea, Pat (Patricia Clarkson), hil behar duela; ez du nahi berak sufritzerik uzten duenean. Harry eta bere neskalagun gazteagoa den Kay (Rachel McAdams) erabat maiteminduta daude, baina Harryren lagunik onenak, Richard-ek (Pierce Brosnan), Kay bereganatu nahi du.
Harry bere emaztea hiltzeko plan traketsak gauzatzen saiatzen ari den bitartean, gainerako pertsonaiak beren iruzur eta ezkutuko asmoetan murgilduta daude. Harryren antzera, beren grinak jarraitzen dituzte, baina beren eskrupuluekin estropezu egiten dute; guztien onerako ari direla ematen duen arren, ez dira inorekin benetan zintzoak.
Married Life ezohiko film bat da, ikuslearen itxaropenak harritu eta zalantzan jartzen dituena. Misterioa, komedia eta intriga konbinatzen dituen arren, azken batean galdera bati erantzun nahi dio: «Zer da ezkontza-bizitza?».