AULA / GELA: "Artea eta arkitektura I"

Zarautz 2026(e)ko Abuztuak 21
  • AULA / GELA: "Artea eta arkitektura I"

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioan Artea eta arkitektura ziklo berriari ekingo diogu.

Lehen saioan, arkitekturaren eta artearen arteko harremanera hurbilduko gara, eraikin bat nola sortzen den eta haren diseinuan ideia estetikoek, funtzioak eta erronka teknikoek duten garrantzia aztertuz.

Saioak arkitektura eraikinak sortzea baino haratago doala hausnartzen du: artea, ingeniaritza eta espazioaren erabilera uztartzen dituen sorkuntza-prozesua baita.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo da, publikoaren parte-hartzea sustatuz.

zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Abuztuak 21
  • Ordutegia18:00
  • LekuaPhotomuseum
    San Ignacio, 11
    Zarautz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Photomuseum, Zarautz

Non