Elgoibarko Jaiak 2026: egitaraua

Elgoibar 2026(e)ko abuztuaren 23(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 29(e)ra
  • Elgoibarko Jaiak 2026: egitaraua

Abuztuaren 23tik 29ra, Elgoibar milaka lagunentzako topagune bihurtuko da, tradizioa, kultura, musika, kirola, gastronomia eta elgoibartar guztiontzat pentsatutako jarduerak uztartzen dituen programari esker.

Aurten, gainera, jaien hasierak izaera sinboliko nabarmena izango du. Abuztuaren 23ko txupinazoa Elgoibarko Institutuak botako du, bere 50. urteurrenaren ospakizunarekin batera.  Horrela, elgoibartar belaunaldiak hezi dituen eta herriaren memoria kolektiboaren parte den  erakunde baten ibilbidea aitortu nahi du udalerriak. Aurretik, ohi bezala, San Lazaro Egoitzan  adineko pertsonei zapia jarriko zaie. 

San Bartolome egunean, abuztuaren 24an, meza nagusia, prozesioa eta soka-dantza izango  dira berriz ere herriko sustraiak eta ohiturak nabarmentzeko. 

Programazioak, berriz ere, adin eta sentsibilitate desberdinetarako proposamen espezifikoak  eskaintzeko apustu irmoa egiten du. Horrela, asteartean, Txiki eguna ospatuko da; ostegunean, Adinekoen Eguna eta Haurren Eguna izango dira protagonista; ostiralean, Nerabeen eta Gazteen txanda iritsiko da goitibeherekin eta drift trike erakustaldiarekin; eta larunbatean, nekazal mundua eta tradizioak izango dira protagonista Baserritarren Egunarekin eta sagardo eta gazta lehiaketekin. 

Musika, jaien ardatz nagusietako bat 

Musika jaien ardatz nagusietako bat izango da berriz ere aurten. Egitarauak, SÜNE, GOZATEGI PURO RELAJO, KAPARRAK eta ETS bezalako erreferentziazko artista eta taldeak bilduko ditu. Gainera, herriko talentuari ikusgarritasuna emango dio Elgoibarko Musikarien Elkarteko (EME) kide diren MUZAK eta ALGUILLO ETA ALKIMISTAKen eskutik. 

 


Laburrean

Non