Beste Ezereztu batzuk ere badira, hau da, kontatzen ez diren biziraupen-istorio arruntak, eguneroko indarkeriak eta politikari zein militarren adierazpenek isilaraziak. Istorio horietako protagonistek normaltasun oasiak eraikitzen dituzte, indarkeria inspirazio bihurtzen dute, eta amorrua, berriz, arte: ikasleak, artistak, intelektualak, poetak, kirolariak... Batzuk, azkenean, zanpatu egiten ditu giza bidegabekerien zamak. Horiek, burua galtzeraino eraman ditu gatazkak.
Ezereztuak zenbaki huts dira kaltetuen balantze orokorrean; oin-ohar bat, botere-borroken eta eskualdeko berrantolaketen kontakizun zabaletan. Biktimak? Heroiak? Agian historiak ez ditu oroitu ere egingo. Hemen, ikusgaitasuna emanez omendu nahi ditugu.
Natalia Sancha
Elkano Errege Institutuko senior ikertzaile ez-egoiliarra, eta El País egunkariko Nazioartea saileko erredaktorea. Kazetaritzan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Nazioarteko Harremanetako masterra egin zuen Parisko Sciences Po institutuan eta Arabiar Ikasketa Garaikideetako masterra Georgetowngo Unibertsitatean, non Fulbright bekadun ikasle izan baitzen.
Aholkulari politiko lanetan aritu da Ekialde Hurbileko bake prozesurako Europako Batasunaren Ordezkari Bereziarentzat eta Europako Batasunaren Atzerri eta Segurtasun Politikarako Goi Ordezkariarentzat. Aurretik, korrespontsal aritu zen hamabost urtez Sirian eta Libanon, Beirut bizileku zuela.
Balas para todas. Seis mujeres periodistas en Oriente Medio y El Magreb (2021) liburuaren koordinatzaile eta egilea da, eta Syrian Refugees: Passing Through (2016) argazki-liburuaren egileetako bat (EBren proiektua). Hainbat argazki erakusketa ere egin ditu, hala nola Ellas. Metamorfosis sirias eta Syria: No Woman’s Land. Cirilo Rodríguez kazetaritza sarirako finalista izan da birritan.