Kazetaritza, bertatik bertara kultur programaren 12. edizioa abuztuaren 24tik 28ra egingo da.
Uda une egokia da eguneko gaiak sakoago aztertu ahal izateko, urteko beste garai batzuetako abiadura azkarretik aske. Abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran "Kazetaritza, bertatik bertara" jardunaldiak egiten dira Gasteizen. Programa honek gaurko gaiak lantzen ditu, kazetari eta adituen eskutik, herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz.
Ekialde Ertaineko gatazka, Marokoko gaurkotasuna, superpotentziek nazioarteko geopolitikan duten jokoa, desinformazioa eta giza eskubideak eta Kuba edo Txina bezalako herrialdeen egungo egoera izango dituzte hizpide, besteak beste.