Bilboko 2026ko Aste Nagusiaren barruan.
23:30ean aurreikusitako gaueko kontzertuak Plaza Barrian egin ohi dira eta agertoki berria Evaristo Churruca kaia izango da, saskibaloi-kantxen eremuan.
Evaristo Churruca kaiak horrelako ikuskizunak hartzeko behar diren baldintzak betetzen ditu; izan ere, espazio zabala eta irisgarria da, eta urtero milaka pertsona biltzen dituen programazio baten formatua eta funtsa mantentzeko edukiera nahikoa dauka.
Edizio honetan, kontzertu horiek protagonismo berezia hartuko dute, besteak beste, reggae, flamenko, folk, swing eta antzeko soinuen presentzia nabarmenagatik. Soinu horiek zortzi gauez jarraian entzungo dira, abuztuaren 22tik 29ra bitartean, 23:30etik aurrera.
Abuztuaren 26an, eguaztenean, kopla, flamenkoa, musika etnikoa eta Mantxako seguidillak iritsiko dira, Karmento taldearen emanaldiarekin. Mantxako folkaren fusioa egiten dute eta estilo propioa sortu dute, jaioterriaren aberastasun kulturala islatzen duena