Bilboko Aste Nagusia 2026: Luis Piedrahita: "Apocalípticamente correcto"

Bilbao 2026(e)ko abuztuaren 26(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2026: Luis Piedrahita: "Apocalípticamente correcto"

Askatasunari eta patuari buruzko bakarrizketa argia da. Luis Piedrahitaren azken showa.

Gizakiak betidanik izan du nahi duena egiteko gogoa. Baina posible al da hori? Ala gure patua idatzita dago, eta ezin dugu aldatu?

Luis ironiaz mintzo da horoskopoaz, gure patua izarretan idatzita dagoelako froga ukaezinaz, eta baita autokarabanez ere, gure patua errepide-mapetan idatzita dagoelako frogaz, alegia. Bakarrizketa honetan, txakurkume baten amorru biziz helduko die hainbat gairi: aingira elektrikoak, pubiseko ilea, soja-esnea, euria eta adierazpen-askatasuna, besteak beste. Gai polemikoak izanagatik, Luis ez da beldur.

Zergatik? Beldurrak barrea uxatzen duelako, eta, alderantziz, barreak beldurra uxatzen duelako.

Bakarrizketa honetan, pausoz pauso, erromesaldia egingo dugu absurdoaren, surrealismoaren eta irudimenaren larreetan barrena. Zentzurik ba al du horrek guztiak? Batere ez. Baina inork ezin dio Piedrahitari ezer esan, arrazoi bakar batengatik egiten duelako egiten duena: sudur puntan jarri zaiolako. Idatzita dago, eta ezin dugu aldatu.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Luis Piedrahita
  • Gidoilari, zuzendari eta antzezlea: Luis Piedrahita
  • Gidoi-laguntzaileak: J.J. Vaquero, R. Sopeña
  • Jatorrizko musika: Alejandro Dolina
 

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2026(e)ko abuztuaren 26(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 27(e)ra
  • Ordutegia22:00
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa21/ 27 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non