Dantz Academy, We Make Noise eta Ableton elkartu dira musika ekoizpeneko tresna profesionalak soinu sorkuntzan hasi nahi dutenei ezagutarazteko asmoz.
Dantz Festival jaialdiaren 10. edizioko jarduera paraleloen barruan, Ableton Production Lab abiarazi dugu. Dantz Academyk We Make Noise-rekin elkarlanean eta Ableton-en laguntzarekin sustatutako musika-ekoizpeneko doako ikastaro trinkoa.
Ableton Live erabiliz musika ekoizten hasi eta soinuak tresna sortzaile gisa eskaintzen dituen aukerak aztertu nahi duten emakumeei eta disidentziei zuzenduta dago lantegia. Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.
USC Annenberg Inclusion Initiative-ren Inclusion in the Recording Studio? azterlanaren arabera, 2012-2024 aldiko 1.200 abestiren azterketan, emakumeak eta disidentziak artisten % 37, konpositoreen % 19 eta produktoreen % 6 baino ez dira.
Testuinguru hori oinarri hartuta, Ableton Production Lab sortu da edozein sormen-diziplinatan (musikan, soinuan, musika-ekoizpenean, soinu-diseinuan, DJgintzan, ikus-entzunezkoetan, arte eszenikoetan edo performancean) soinua erabili nahi duten pertsonei tresna profesional berriak hurbiltzeko.