Abuztuaren 28tik 31ra San Joan Doloz jaiak ospatuko dira Bakion eta, urtero bezala, herriko elkarte eta norbanakoez osaturiko Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du. Lehiaketa gastronomikoak, kirol txapelketak, musika… bakiotarrentzako zein beste herri batzuetatik jaietara etorriko direnentzako ekimen ugari eta anitzak eskaintzen dituena, hain zuzen ere
Aurreko egunetan ekitaldiak egongo diren arren, jaiak abuztuaren 28an hasiko dira ofizialki. Aurten gainera ordu bat aurreratu da kalejiraren hasiera, 19:00etara. Jai Batzordean horrela adostu da Zubiaurralderako helduera ere aurreratu eta etxeko txikienek ere, bertan izango den erromerian gozatu ahal izateko.