Uharte Arte Garaikidearen Zentroak Gorputza afektuak lurraldea erakusketa hartuko du. Bertan, Sorkuntza Artistikoko eta Ikasketa Kulturaletako Masterra: gorputza, afektuak, lurraldea Unibertsitate Masterreko 2025-2026 ikasturteko ikasleen Master Amaierako Lanak (MAL) aurkezten dira. Erakusketa irailaren 4tik urriaren 5era egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da 17:00etatik 20:00etara.
Uharte Zentroak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanean bultzatutako graduondoko honek unibertsitate-eremuaren eta sorkuntza garaikidearen arteko zehar-lerroko elkargune bat osatzen du. Bere proposamen pedagogikoak esperimentazio metodologikoan, pedagogia kokatuetan eta praktika artistikoan oinarritutako ikerketaren sustapenean jartzen du arreta.