Bizkaiko Aurresku Txapelketa 2026

Leioa 2026(e)ko Irailak 6
  • Bizkaiko Aurresku Txapelketa 2026

Bizkaiko 2026ko Aurresku Txapelketa irailaren 6an izango da, Ondizko auzoan (Leioa).

Leioako Udalak, Kultura eta Gazteria Sailarekin lankidetzan, eta Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeen laguntzarekin, Bizkaiko 64. aurresku txapelketan eta Emakumezkoen XVII. Aurresku Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea ireki du.

Bi hitzorduak irailaren 6an (igandea) ospatuko dira, 19:00etan, Ondiz jaien baitan, eta izen-emateak txapelketaren egun berean ere egin ahal izango dira, 17:00etatik 18:00etara.

Deialdian parte hartzeko beharrezkoa izango da ohiturak agintzen duen bezaka jantzita joatea. Ekitaldian zein ordena jarraituko den erabakitzeko zozketa egingo da, eta aurreskuaren lau zati dantzatu behar izango du parte-hartzaile bakoitzak.

Maila bakarra ezarri da modalitate bakoitzerako, eta horien bakoitzean hiru sari emango dira. Epaimahaiak, besteak beste, hartuko ditu kontuan bizkortasuna, konpasa edo erritmoa, nola punteatzen duten edo zein urrats jarraitzen duten eta aurkezpena eta jantziak, baita Bizkaiko dantza-pausoak ere. Gainera, modalitate bakoitzean saririk jaso ez duen Leioako aurresku-dantzari hoberenarentzat saria egongo da.

Izena emateko infokultur@leioa.eus helbide elektronikoa edo posta arrunta erabil daiteke: Kultur Leioa, José Ramón Aketxe 11, 48940 Leioa. Bi kasuetan, erantsita doan inskripzio-fitxa bete beharko da..


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2026(e)ko Irailak 6
  • LekuaOndiz auzoa
    Leioa
  • Ikusi agenda Leioa

Non