"Rigor Mortis"

Urnieta 2026(e)ko Irailak 6
  • "Rigor Mortis"

Rigor mortis ANTZ3RKIZek sustatutako «Antzerkigintza berriak – Nuevas dramaturgias» programan hautatutako obra da. Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia eta Bilboko Arriaga Antzokia biltzen ditu marka horrek.

Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik. Amonak ez du inork horrela ikustea nahi. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du Rigor Mortisak ahoa itxita harrapatu dezan.
Bitartean, alaba eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endreduzko komedian sartuko gaitu.
Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.
Alea iacta est.

FITXA ARTISTIKOA

  • Egilea: Dorleta Urretabizkaia
  • Interpreteak: Joseba Apaolaza, Aizpea Goenaga, Garazi Urkola, Dorleta Urretabizkaia
  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapen diseinua: Julen Zaballa
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkiak: Gorka Bravo
  • Diseinu grafikoa: Alexandru Stanciu
  • Ekoizpena eta banaketa: Txalo eta Tanttakaren produkzioa

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaTanttaka eta Txalo
  • Data 2026(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSarobe Arte Eszenikoen Gunea
    Máximo Yurramendi, 2
    Urnieta
    Web
  • Zenbatekoa7 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Sarobe Arte Eszenikoen Gunea, Urnieta
Ikuskizunaren informazioa >>

Non