'La pulga' aspaldiko laguna dugu Txapa Irratian. Oraingoan, 'Ufadak' Ikuskizuna dakarte taldean Kartzela Zaharreko 'tablao'ra.
Flamenko tradizionalaren erroetatik abiatzen dira, magiazko eta sentsaziozko giroa sortzeko.
Dantza, kantua, gitarra, perkusioa eta palmak biltzen dituzten kantuen bitartez, flamenkoaren hainbat alderdi eskainiko dituzte: seguidilla, alegria, solea, tangoa, buleria...
Ikuskizunaren aurretik, dohako dantza eta konpas ikastaro bat egingo da 11:00etan kartzela zaharrean bertan. Ez da izenik eman behar.