Udako ikastaroak 2026 EHU: "Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko irailaren 9(e)tik 2026(e)ko irailaren 10(e)ra
  • Udako ikastaroak 2026 EHU: "Euskal literatura eta kritikagintza: bide berriak"

Ertz desberdinetatik, XXI. mendean, XX. mendetik jasotako galdera kritikoak birformulatuko dira. Euskal literaturaren kritikan dauden kezka eta erronka berriei eutsiko zaie. Xedea bide berriak sortzea da ikerlari, irakasle eta ikasleentzat, hainbat ikerketa-lerrotan: azken urteotan pil-pilean dagoen autonomiaren auzia; egiletasun berriak eta horiek literatur genero hibridoetan duten eragin zuzena; edota klima-larrialdiak literaturaren zerumugan eta irudimen kolektiboan duen eragina.

Euskal kritikagintzak tradizio teoriko sendoa du, Jesus Maria Lasagabaster adituaren garaian eraiki baitzen. Belaunaldi bat baino gehiago ari dira elkarlanean, eta ikastaroaren helburua genero-, adin- eta pentsamendu-aniztasun hori azaleratzea da, bide kritiko berriak eraikitzeko. Ikastaro honetan hiru belaunaldi elkartuko dira, beraien praktikak, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.

Helburuak

  • Pentsamendu eta eztabaida kritikoa sustatzea euskal kritikagintzan.
  • Tradizioa eta modernitatearen arteko harremana aztertzea euskal literaturan eta kritikagintzan.
  • Soka luzeko teoria kritikoa(k) galdera berriak erantzuteko erabiltzea gure testuinguruan. Praktika onak partekatu.
  • Azken teoria kritikoen berri izan eta kritikoki pentsatzea gure testuinguruan.

Jarduera nori zuzenduta

  • Publiko orokorra
  • Unibertsitateko ikaslea
  • Unibertsitarioak ez diren ikasleak
  • Irakasleak
  • Profesionalak

 

uik.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko irailaren 9(e)tik 2026(e)ko irailaren 10(e)ra
  • LekuaMiramar Jauregia
    Mirakontxa Pasealekua, 48
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa25 / 48 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Non