"Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak" liburuaren aurkezpena

Baiona 2026(e)ko Irailak 10
  • "Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak" liburuaren aurkezpena

Antolakuntzak jakinarazten du: 
 
Euskal Errepublikarantz. Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburuaren harira, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Baionako ELKAR liburu dendan izanen da irailaren 10ean, ostegunean. Zehazki, 19:00ean izango da solasaldia, galde-erantzun formatuan.
 
Txalaparta argitaletxeak eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak argitaratu dute liburua, EAEn estatus berriaren inguruan dagoen eztabaidaren harira, estrategia subiranista nola hauspotzeko zenbait gako mahai gaineratzeko, eta hori abiaburu hartuta, Lakuntzak egungo egoeraz eta aukerez solastuko du, bereziki gizarte zibilaren parte hartzeari zein leku eman azpimarratzeko.

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Irailak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaElkar (Baiona)
    9 Rue des Gouverneurs
    Baiona
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • AzpitituluakEuskara
  • Ikusi agenda Elkar (Baiona), Baiona

Non