Gaurkotasun topaketak zikloa: "Aldatzen ari den mundua: albistegien denboraldi berriko gakoak"

Bilbao 2026(e)ko Irailak 10
  • Gaurkotasun topaketak zikloa: "Aldatzen ari den mundua: albistegien denboraldi berriko gakoak"

Irailaren 10ean (eguena), 19:00etan, "Gaurkotasun topaketak" zikloko topaketa berri bat egingo da Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunea espazioan. "Aldatzen ari den mundua: albistegien denboraldi berriko gakoak" izenburuaren pean, jardunaldi horretan hurrengo hilabeteetako albistegietako gai nagusiak aztertuko dira.

África Baeta eta Mikel Reparaz EITBko kazetariek gaurkotasuneko gai nagusiak aletuko dituzte, eta azalduko dute nola egiten duen hedabide batek gaurkotasunaren jarraipena, nola antolatzen den gai nagusien estaldura eta zer mekanismo jartzen diren martxan azken orduko albisteei aurre egiteko.

África Baetak 25 urte baino gehiago daramatza ETBren Teleberri albistegia aurkezten, bai asteburuko edizioan, bai eguerdian. Beste saio batzuetan ere aritu da ETBn, eta horregatik ETBko aurpegi ezagunenetako bat da. Kazetaritza-lanaren barruan, albiste-zerbitzuekin lotutako erreportajeak eta saio bereziak aurkeztu ditu, batzuk aipatzeareen hauteskunde-gauak eta elkarrizketak politikariekin. Ikus-entzunezko Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio fakultatean, eta, ondoren, Ikus-entzunezko Produkzio eta Programazioan lizentziatu zen. Kazetari lana eta irakaskuntza uztartu ditu, Nafarroako Unibertsitatean eskolak eman ditu eta EHUko Gizarte Zientzien Fakultatean kazetaritzari buruzko hitzaldietan parte hartu du.

Mikel Reparaz Nazioarteko informazioaren arloko zuzendaria da ETBn, eta Informazio Zientzietan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean (UNAV). Euskaldunon Egunkaria eta Diario de Noticias egunkarietan hasi zen lanean, eta urte batzuk geroago Bruselara joan zen korrespontsal gisa. Era berean, berriemaile berezia izan da hainbat herrialdetan, besteak beste, politikari eta gatazka belikoei buruzko informazioa emanez. Reparaz bost urtez aritu zen lanean EITBrentzat Estatu Batuetan, 2013tik aurrera eta 2020an. "Las grietas de América. Bajo la piel de un país dividido” saiakerari esker, Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2021ean.

Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Etorri ezin dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute jardunaldia.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren kultura-zabalkuntzarako gunea da. Besteak beste, literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dira kanal horren helburuak.

  • Bertara joan ezin dutenek aurkezpena streaming bidez jarraitu ahalko dute, Bidebarrieta Kulturgunearen Youtube kanalean.
bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Irailak 10
  • Ordutegia19:00
  • LekuaBidebarrieta Kulturgunea
    Bidebarrieta, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaLibrea, lekua bete arte
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bidebarrieta Kulturgunea, Bilbao

Non