"Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean"

Baiona 2026(e)ko Irailak 10
  • "Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean"
    Argazkia: EHU

Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren mintzaldia

Wilhelm von Humboldten Euskal Herrirako bidaiatik sortu dira "Euskal nazioa eta hizkuntzari" buruzko testu anitz. Zergatik etorri zen, zer bilatzen zuen eta, batez ere, zer aurkitu zuen Euskal Herrian? Egonaldien ondorioz, beste norabide bat eman dio bere antropologiari, hizkuntzalaritza ardatz hartuta. Bainan gaur egun, Humboldtek Euskal Herriari buruz egiten dituen gogoetak iragan folkloriko batetik etortzen dira? Edo gure garaian beti indarrean daude? Galdera horiei erantzuna ematen saiatuko da hizlaria. Bere ustez, aspaldi urrutitik etorri zen bisitari horrek agian lagun dezake gaur egun euskal auzia hobeki ulertzen.

Iñaki Zabaleta Gorrotxategi filosofia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Joxe Azurmendi katedra zuzentzen du.

EKE

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Irailak 10
  • Ordutegia18:00
  • LekuaMusée Basque (Baionako Euskal Museoa)
    37, quai des Corsaires
    Baiona
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Musée Basque (Baionako Euskal Museoa), Baiona

Non