Aiaraldetik, Euskal Herriko ekialdea eta mendebaldea lotuko dituen euskara eta sorkuntza zubia izango da Arte Hartze Zikloa.
2026ko irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze Zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.
Arte Hartze Zikloa aurten ere artisten arteko ezagutza, harremanak eta sareak ehuntzeko espazioa izango da, baita kultur sektorearen indarberritzerako mugimendu bat, komunitatea gerturatu eta sendotzeko une ahaztezin bat ere. Euskal Herriko lurralde desberdinetatik etorritako artistak elkartuko dira, beren begiradak, praktikak eta galderak partekatzeko, eta etorkizuneko lankidetza berriak irudikatzeko. EHko perfierietatik, haize bolada sortzaileak elkartuz, urrunekoa gerturatuz.
Irailak 11 · 18:30 Arte Hartze Irekiera eguna: Podcast irekia + Auhen kontzertua
Urriak 2 · 19:00 Fusible taldearen kontzertua
Urriak 18 · 19:00 Paxkal Irigoyen egonaldiaren saio irekia
Urriak 22 · egun osoko egitaraua · Kulturgintza sendotzeko tresnak [tailerrak]: Maita Kultura [12:00-14:00] eta Marta Castro [16:00-19:00]
Azaroak 1 · 18:00 · Ibantuta Zine ikuskizuna
Azaroak 21 · 18:00 · Arte Eman Festa : Sormen egonaldietan izandako artisten saio irekiak (Itxaso Gardoki, Nerea Lizarralde, Andrea Berbois eta Jon Garrido Gallado) + If Matxikote bekadunaren erakusketa + Hor Hor taldearen kontzertua