Kultura Plazara 2026 Tolosan

Tolosa 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko irailaren 12(e)ra
  • Kultura Plazara 2026 Tolosan

Aurtengo udan ere izango da kulturaz gozatzeko aukera Tolosako kaleetan. Zazpigarren aldiz antolatu du Udalak Kultura Plazara ekimena: uztailaren 12tik irailaren 26ra, antzerkia, dantza eta musika uztartzen dituzten ekintzak izango dira. Herriko hainbat tokitan izango dira, gainera, ekintza hauek, herrigunean bertan nahiz landa-auzoetan. Zehaztastun guztiak jasota daude kulturaplazara.eus webgunean.

Irailaren 11n eta 12an izango da jaialdia

Zumardiaundian izango da eskaintza handiena irailaren 11n eta 12an: IOI, Haatik eta Jone San Martinen dantza-emanaldia, eta Mugan taldearen eta Bele Lide Hernandoren musika-proiektuaren kontzertuak izango dira lehen egunean, eta bigarrenean, Kattalin eta Nenufarrak, Bengo eta Gere arituko dira; J.M.Brutal kale-antzerkia ere izango da ikusgai.

Bestalde, Tolosaldeko Sortzaileen Azoka izango da irailaren 12an, 11:00etatik aurrera: eskualdeko artisauak eta ekoizleak ezagutzeko aukera eman ohi duen azoka.

Kultura Plazara 2026 — Zumardiaundia

Irailak 11, ostirala

Irailak 12, larunbata

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko irailaren 12(e)ra
  • LekuaZumardiaundia
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Tolosa

Non