Zerotik bost mila metrora

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • Zerotik bost mila metrora

Juantxu Abasoloren Zerotik bost mila metrora erakusketak hogeita hamabost argazki jasotzen ditu.

Horietatik hamabi irudi Artikutzako basoan sortzen dira, non zuhaitzek forma harrigarri eta misteriotsuak erakusten dituzten, irudimenarekin jolastu eta haien adar eta enborren artean pareidoliak aurkitzera gonbidatuz.

Beste hogeita hirurak hurbileko eta urruneko paisaiak dira, itsas mailatik hasi eta ia bost mila metroko igoeraraino. Egunsentiak, ilunabarrak eta gau izartsuak, Esne Bidea denboran geldituta eta bi hemisferioetan eta nire lana inspiratu duten munduko beste txoko batzuetan eginak: Picos de Europa, Fuerteventura, Bolivia, Atacama, Portugal, Patagonia, Kantabria, Pasaia, eta abar.

Jarduera osagarriak

Irailaren 25ean irekiera ofiziala izango da 18:30ean. Argazkilaria bertan izango da.

Urriaren 22an, 18:30ean, bisita gidatua. Juantxu Abasolok argazkiak nola egiten dituen azalduko du.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko irailaren 11(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • OrdutegiaLarunbat, zubi eta jaiegunetan itxita
  • LekuaOkendo Kultur Etxea
    DK. Nafarroa etorbidea, 7 (Gros)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Ikusi agenda Okendo Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián

Non