Katixa Agirreren "Servicio Interior" liburuaren aurkezpena

Bilbao 2026(e)ko Irailak 14
  • Katixa Agirreren "Servicio Interior" liburuaren aurkezpena
  • Katixa Agirreren "Servicio Interior" liburuaren aurkezpena

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean honako hauen liburuen aurkezpenak egingo dira irailean: Katixa Agirre, Alejandro Palomas, Santiago Roncagliolo, Rosa Montero, Xabi Uribe-Etxebarria, Elena Medel eta Cesar Gellida. Topaketak irailaren 14, 15, 17, 21, 23, 24 eta 28an  izango dira, hurrenez hurren, 19:00etan hasiko dira, eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

  • Irailak 14, astelehena. Katixa Agirreren “Servicio interior”. Egileak Aixa de la Cruz idazlearekin hitz egingo du.

Thriller pultsua duen eleberri historiko honek lau emakumeren istorioa ahanzturatik erreskatatzen du. Hain zuzen ere, 1940ko Paris okupatuan, Eusko Jaurlaritzaren eta preso politikoen zerbitzura zegoen informazio-sare bat klandestinitatetik ehundu zuten emakume horiek. Benetako istorio eta misterio batean oinarrituta, hots, dokumentu batzuen desagerpena, sare osoa arriskuan jarriko duena, idazleak itzalean jardutera ohitura dauden emakumeen kemenari, leialtasunari eta konpromisoari buruzko kontakizun arina eta bisuala eraikiko du. Eleberriak Euskal Herriko eta Europako historiaren inguruan gutxi ezagutzen den kapitulu bat aldarrikatzen du, emakumeen heroismo diskretu hori espioitza-, jazarpen- eta erresistentzia-narrazio baten erdigune bihurtzearekin batera.

Katixa Agirre (Vitoria-Gasteiz, 1981) idazlea eta unibertsitateko irakaslea da, eta euskal literatura garaikidearen ahots nabarmenetakoa. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea ere bada. Literatura-ibilbidean, narratiba, saiakera eta kulturari eta sorkuntzari buruzko hausnarketa uztartzen ditu. “Los turistas desganados” (2017), “Las madres no” (2019) eta “De nuevo centauro” (2022) eleberriak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, eta amatasuna, identitatea, bikote-harremanak, indarkeria edo emakume izatea bezalako gaiak ikuspegi kritiko eta garaikideetatik jorratzeko duten gaitasuna aitortu zaie. Haren lanak euskaraz idatzitako literatur sorkuntzari eta nazioartean duen proiekzioari ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu du.

Aixa de la Cruz (Bilbo, 1988) Ingeles Filologian lizentziatu zen, Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea da eta idazlea ere bai. “Cuando fuimos los mejores” (2007), “De música ligera” (2009), “La línea del frente” (2017) eta “Cambiar de idea” (2019) eleberriak argitaratu ditu; azken hori 2020ko Euskadi Literatura eta Librotea Tapado sarien irabazlea, Dulce Chacon XV. Sariaren finalista eta Babelia gehigarriagatik aitortua, 2029ko hamar liburu onenen artean. Babelia, La Marea edo Vogue bezalako argitalpenekin kolaboratu du, eta Bilbao egunkarian hilero zutabe bat idazten du, idazketa sortzaileari buruzko eskolak emateaz gain. Haren lana ingelesera, italierara eta portugesera itzuli da.


Laburrean

Non