2026-2027 hezkuntza programaren aurkezpena

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Irailak 16
  • 2026-2027 hezkuntza programaren aurkezpena

Ikasturte honetako hezkuntza programako irudian, Lucia Monterok paisaiak lasaitasunez behatzera gonbidatzen gaitu: ingurura begiratzera, denbora hartuz akatsak antzemateko eta mugak elkartzen diren puntuak bilatzeko. Ikuspegi-puntu ezberdinetatik hori egitera gonbidatzen gaitu; gure esperientzia indibidualak bildu, partekatu eta artxibatzera, eta horiek ikusgai jartzera.

Era berean, kontzientziaz eta jakin-minez horizontera begiratzeko unea da ?gure arreta eskatzen duten gertaerak garatzen ari diren lekuetara, eta gertaera horiek hunkitu gaitzaten uztekoa. Kultura-demokrazia sustatzen duten praktiken ahalegin kolektiboan bat egitera gonbidatuta gaude; horrela, Tabakalera bezalako erakundeetan kultur bizitzan sartzea, parte hartzea eta inplikatzea guztiontzako errealitate partekatu bihurtuko da.

Programa hau bidaia horri elkarrekin ekiteko gonbidapena da.
 
Eguna: Irailak 16, asteazkena

Saioak:
11:00 (EU)
12:30 (ES)

Bertaratu nahi izanez gero, idatzi mesedez hezkuntza@tabakalera.eus helbidera.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko Irailak 16
  • Ordutegia11:00
  • LekuaArtisten Gunea
    Donostia / San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non