Pontx Pailazoa

Sara 2026(e)ko Irailak 16
  • Pontx Pailazoa

Pontx pailazoa Ipar Euskal Herriko pailazo gaztea da. Abentura ugaritan ibiltzen da eta bere ikuskizunen bidez ikusleak bere saltsetara gonbidatzen ditu.

Istorio bakoitza modu alaiean bizi du eta bide batez gai bat, balore batzuk edo bestelakoak ere lantzeko tartea ematen du. Oholtzara igo eta musika, dantza eta bihurrikeriekin batera aurre egiten die bere gora-beherei.

Ikuskizun ugari eskaintzen ibili da azken urteotan pailazoa Euskal Herriko xoko ezberdinetan. Hauen artean, "Ze Saltsa!", "Etxeko Altxorra" eta "Gelara!" ikuskizunak izan dira nagusienak. 

Hauekin batera eskaintzen dituen disko, bideoklipak eta bestelakoak ere bai Pontxen abenturen osagarri dira!

Etxeko txikienek Pontxekin ongi pasatzeazgain, etxeko nagusienek ere ongi pasatzeko aukera dute bere ikuskizunetan.????

Nahi duena etor dadila eta besteak HORKONPONTX!

eke.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaPontx Pailazoa
  • Data 2026(e)ko Irailak 16
  • Ordutegia16:00
  • LekuaPlaza
    Sara
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Sara

Non