"Dibujar la modernidad: el oficio de vivir"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Irailak 17
  • "Dibujar la modernidad: el oficio de vivir"

Leyre Bozal Chamorrok, Modernitatea marraztu (1864-1968) erakusketaren komisarioak, hitzaldia eskainiko du. Bertan aztertuko du marrazkia nola bihurtu zen modernitatea irudikatzeko eta ulertzeko modu nagusietako bat.

Modernitatea marraztu erakusketan dauden obren bidez, eta George Groszen Arratsalde bat Berlinen lanari arreta berezia jarriz, marrazkigintzak XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako aldaketa sozial, kultural eta artistikoak islatzeko duen gaitasunari helduko dio. Egon Schiele, Fernand Khnopff eta Gustav Klimt artisten lanak ere aztertuko ditu,  funtsezkoak izan baitziren garaiko hizkuntza bisualak berritzeko. 

Leyre Bozal (Madril, 1978), Artearen Historian lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 2009tik Bildumen kontserbatzailea da MAPFRE Fundazioan. 

Oharra

Saio hau streaming bidez emango da


Laburrean

Non