"La pasión infinita"

Bilbao 2026(e)ko irailaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • "La pasión infinita"
  • "La pasión infinita"

Komediak eta samurtasunak bat egiten dute jatortasunarekiko nostalgia berreskuratzen duen lan honetan.

Amets guztiak ez dira betetzen. Begiak mundura ireki zituenetik, aktore izatea izan da José Antonioren amets bakarra. Baina munduan ez dago José Antonio baino aktore txarragorik. Ez horixe. Txikitatik, inolako talenturik ez duela jakitun, ideia hori burutik kentzen saiatu dira inguruko guztiak. Baina José Antonioren grinak ez du mugarik. Edozer emango luke antzerkiagatik, edozer aktore izateagatik.

Urteak igaro dira, eta José Antonio Asunciónekin ezkonduta dago. Ez da aktorea, eta gazitegi batean egiten du lan, indar handiz amesten jarraitzen duen bitartean. Ez emazteak eta ez lagunek, ez diote ideia burutik kendu. Ez dago modurik. José Antonioren grinak ez du mugarik. Egun batean, gosalorduan, José Antoniok aldizkaria ireki eta iragarki bat aurkituko du. Une horretan, betiko aldatuko da haren bizitza, baita inguruko guztiena ere.

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Pentación Espectáculos
  • Egilea: José Troncoso
  • Antzezleak: Pepón Nieto, Claudio Tolcachir, Ana Labordeta, Avelino Piedad
  • Jantziak: Paola Torres
  • Eszenografia: Pablo Chaves Maza
  • Pianoa: Lola Barroso

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPentación Espectáculos
  • Data 2026(e)ko irailaren 17(e)tik 2026(e)ko irailaren 20(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 17 eta 18, 19:30 / Irailak 19 eta 20, 19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa14 / 26 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non