Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean honako hauen liburuen aurkezpenak egingo dira irailean: Katixa Agirre, Alejandro Palomas, Santiago Roncagliolo, Rosa Montero, Xabi Uribe-Etxebarria, Elena Medel eta Cesar Gellida. Topaketak irailaren 14, 15, 17, 21, 23, 24 eta 28an izango dira, hurrenez hurren, 19:00etan hasiko dira, eta streaming bidez jarraitu ahal izango dira.
Nobela ikerketa narratibo bat da, eta thriller bat bezala irakurtzen da. Eliza katolikoaren boterea eta barruko borrokak landuko dira, Leon XIV.a aita santuaren igoeraren eta eta haren kontraesan sakonenak agerian uzten dituen krisi baten bidez. Pertsonaia konplexuak eta egoera kezkagarriak eraikitzeko duen ohiko gaitasunarekin, Roncagliolok aurrez aurre jartzen ditu hipokresia eta fedea, ustelkeria eta justizia, boterea eta erredentzioa bezalako balioak, oraindik akatsak onartzen eta muturreko alderdiak bateratzen ikasi behar duen erakunde bati buruzko galderak egiteko.
Santiago Roncagliolo (Lima, 1975) Peruko idazlea, kazetaria, gidoilaria eta itzultzailea da eta nazioartean proiekzio handienetakoa duen idazle latinoamerikar garaikideetako bat. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera aldera Espainiara joan ondoren, eleberriak, saiakerak, kontakizunak, haur literatura eta kazetaritza biltzen dituen lan zabala egin zuen, eta, besteak beste, indarkeria, memoria, boterea eta gizarteko gune ilunenak aztertu zituen. Nazioartean ospea lortu zuen “Abril rojo” eleberriarekin, eta Alfaguara Eleberri Saria ere eskuratu zuen 2006an. Haren obra hizkuntza askotara itzuli da, eta hainbat sari eta errekonozimendu jaso ditu; era horretan, gaur egungo narratiba hispanoamerikarraren ahots nabarmenetako bat bezala sendotu da.
Emilia Arias (Ponferrada, 1982) kazetaria eta idazlea da, eta El Diario de León, El Correo, RTVE eta La Sextan lan egin du, besteak beste, eta Amnistia Internazionala eta Ayuda en Acción bezalako erakundeetan ere bai. Pikara Magazine, Paz con Dignidad edo Mugarik Gabe aldizkarietako kolaboratzailea izateaz gain, hainbat sari jaso ditu bere erreportajeengatik; hala nola, Manuel Castillo 2011 Saria “No habrá Haití sin haitianas” lanarengatik eta Joan Gomis Saria (Justizia eta Bakea) “Una revolución lenta pero irreversible”-rengatik. Kontakizunak argitaratu ditu “Solidaridad en Tiempos de crisis” (2015) liburuan eta “La Revolución de las Agujas” (2018) liburua ere argitaratu du.