Atlantikaldia 2026: NHIL + MON DVY

Errenteria 2026(e)ko Irailak 18
  • Atlantikaldia 2026: NHIL + MON DVY

2026ko Atlantikaldiaren egitarauaren barne.

Aretxabaletan sortutako NHIL taldeak zortzi urte daramatza pop-soul dotore eta nortasun handiko soinua eraikitzen. Urte hauetan, Donostiako Jazzaldian, Radio 3ko kontzertuetan eta BIME Bilbaon aritu dira, besteak beste. Zuzeneko zaindu eta xehetasunez betean, entzulea modu lasai eta hurbilean murgiltzen dute musikaren barruan. Etxea (2025) azken lanak proiektuaren alderdirik zintzoena erakusten du: artisautza, gordintasuna eta adiskidetasuna, zuzeneko grabazio batean jasota.

Eragilea: Katapulta

MON DVY (Mendavia, 1995) Nafarroako ekoizle eta musikari moldakorra da. Txikitatik musikarekin lotuta, Madrilen garatu zuen bere ibilbide profesionala, Universal Music-ekin lan eginez eta hainbat artistarekin kolaboratuz; tartean, Latin Grammy sarietarako izendatutako ekoizpen batean parte hartu zuen. Gaur egun, Mendavian duen The Blue Estudios-etik Euskal Herriko eta estatuko proiektu berriak bultzatzen ditu, Bengo, Chill Mafia edo Maialen Ibarra bezalako artistekin elkarlanean. Atlantikaldian, bere unibertso sonoro pertsonala aurkeztuko du, ekoizpen garaikidea, instrumentazioa eta sormen ausarta uztartzen dituen zuzeneko batean.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Irailak 18
  • Ordutegia19:00 + 21:30
  • LekuaHerriko Plaza
    Errenteria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Errenteria

Non