"Hormatxoria" (Itzala)

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • "Hormatxoria" (Itzala)

Itzalak ilustrazioa, komikia eta erretratua jorratzen ditu, eta bere Hormatxoria muralak ezin hobeto islatzen du bere unibertso sortzailea.

Lanean neskato ilehori bat eta bere inguruan hegan dabilen murgilari/txori bat dira protagonista; txoriak «S» itxurako bidea egiten du airean, txikiaren begiradapean.

Neska izenik eta istorio zehatzik gabeko pertsonaia bat da, ilustratzaileak duela dela sortua; beti agertzen da naturaz eta animaliaz inguratuta, ipuin klasiko batetik ateratakoa balitz bezala. Gainera, txoriek betidanik erakarri dutenez, murala aitzakia ezin hobea izan zen bere txori gogokoenetako bat marrazteko: hormatxoria. 

Mural formatuaz haratago, Itzalaren lana eguneroko egoeren ilustrazioan oinarritzen da, teknika tradizionalen bidez errealismo magikoko ukituekin uztartuz. Duela gutxi amaitu du Udara, bere lehen eleberri grafikoa.

Zatoz LABEra eta ezagutu Itzalaren unibertsoa!


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteazken, ostegun eta ostiraletan: 17:00etatik 20:30era. Larunbatetan bakarrik izen-ematea behar duten jarduerak egiteko
  • LekuaLabe Gazte Laborategia
    San Vicente de Paul Kalea, 21
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Ikusi agenda Labe Gazte Laborategia, Vitoria-Gasteiz

Non