Barakaldoko 2026ko "Viernes Flamencos" jaialdia irailaren 18tik azaroaren 13ra bitartean izango da.
1997. urteaz geroztik eta etenik gabe, Barakaldo Antzokian, irailetik azarora bitartean eta bere bi aretoetan, flamenkoari eskainitako ikuskizun-ziklo hau dago ikusgai. Programazioan, abesteko eta dantzatzeko proposamen puristak joera eta fusio berriekin konbinatzen dira, publiko berrien interesa piztuko duten ikuskizunak bilatzeko.