"Patricio Echeverría, mezenas"

Legazpi 2026(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko urriaren 4(e)ra
  • "Patricio Echeverría, mezenas"

LENBUR Fundazioak “Patricio Echeverría, mezenas” erakusketa antolatzen du Chillida Lantokin (Legazpi), irailaren 18tik urriaren 4ra bitartean bisitatu ahal izango dena. Erakusketak Patricio Echeverríaren alderdirik ezezagunenetako bat ezagutzera ematen du: artearen eta kulturaren alde egindako mezenas-lana. Horrela, enpresaburuaz gain, pertsona ere ezagutzeko aukera eskaintzen du. Jakina da Eduardo Chillidak Patricio Echeverríaren lantegian aurkitu zituela Haizearen Orrazia errealitate bihurtzeko beharrezko baliabideak. Patriciok pabiloi bat utzi zion, hamar langile onenetarikoak jarri zituen haren esanetara eta 25 tona altzairu oparitu zizkion. Hala ere, erakusketak mezenas-jarduera horren pasarte ezezagun ugari azaleratzen ditu. Arantzazuko santutegiko gurutzea Legazpin forjatu zen; Jorge Oteizak zizelkatutako apostoluak lantegiko makineria eta langileen laguntzaz jarri ziren, eta Echeverríak bere poltsikotik ordaindu zuen Oteizak obra amaitu ahal izan zezan. Industrialariak, gainera, Lucio Muñozek egindako basilikako absidearen kostu osoa bere gain hartu zuen. Horrez gain, absidearen metalezko egitura ere bere lantegietan egin zen.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko irailaren 18(e)tik 2026(e)ko urriaren 4(e)ra
  • OrdutegiaOstirala: 18:00-20:00. Larunbata: 11:30-13:30 y 18:00-20:00. Igandeak eta jaiegunak: 11:30-13:30
  • LekuaChillida Lantoki
    Legazpi
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Legazpi

Non