Sergio Crespo "Grifo": Arte onirikoa. Pintura erakusketa

Basauri 2026(e)ko irailaren 21(e)tik 2026(e)ko urriaren 20(e)ra
  • Sergio Crespo "Grifo": Arte onirikoa. Pintura erakusketa

Sergio Crespo Baza Barakaldon jaio zen (Bizkaia), 1975eko abenduaren 8an. Grifo —hurbilekoek hala deitzen diote— txiki-txikitatik hasi zen marrazten. 23 urterekin, ordea, gaixotu egin zen, eta, besteak beste, marrazteari utzi zion. Garai latzak izan baziren ere, apurka-apurka aurrera egin zuen, kirolari, familiari, eta, nola ez, marrazketari esker. Izan ere, pintzela berriro eskuetan hartzea sendabide paregabea da gaztearentzat.

Nobra Merg-en Año 2020. La nube de Oort libururako ilustrazioak egin ditu Crespok (zinemagintzako zaletasuna literatura fantastikoarekin eta gazte-literaturarekin uztartzen ditu idazleak, lan horretan). Iratze Suberri Karmen diziplina anitzeko artista eta poetaren De amor, desamor y + (A)mor liburuaren azalaren egilea ere bada Sergio. Eta, horrez gain, bere lanak erakutsi ditu Portugaleteko Santa Klara Kultur Zentroan eta Getxoko 66Galeríasen, eta tokiko arte azoketan eta erakusketa kolektiboetan parte hartzen du, sarri. 

Bere lana askotarikoa da, hasi marrazketa klasikoko lanetatik eta proposamen garaikideetaraino. Batez ere, paper gainean lan egiten du, eta arkatz tradizionalak eta koloretako errotuladoreak baliatzen ditu. Eremu figuratiboaren, fantastikoaren, esperimentalaren eta onirikoaren artean mugitzen dira bere obrak, eta, askotan, umore satiriko ukitua ere ematen die marrazkiei. 

basauri.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko irailaren 21(e)tik 2026(e)ko urriaren 20(e)ra
  • LekuaTaberna Nagusia (Basauri)
    Gernika, 60
    Basauri
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Taberna Nagusia (Basauri), Basauri

Non