Erakusketak Tsai Ming-Liang zinemagilearen ikus-entzunezko hiru pieza eta obra grafikoa biltzen ditu, arte garaikidearen eta zinemaren arteko elkargunea aztertuz.
Hong Kong, Taipei eta Marseilla bezalako hirietan zeharreko ibilbide introspektibo baten bidez, proiektuak moteltasunaren balioa deskubritzera gonbidatzen du ikuslea, baita inguruneari buruzko begirada bat ere, Lee Kang-Sheng aktoreak gorpuzten duen ibiltariaren irudian pertsonifikatua. Erakusketa honek erronka egiten digu eguneroko erritmoa gelditzeko eta mundua behatzeko dugun modua berraurkitzeko.
Bisita hauetan erakusketaren edukiak ezagutu eta arte garaikidera hurbiltzeko modu berriak esperimentatzea proposatzen dugu.
Ez da beharrezkoa artearen inguruko ezagutzarik izatea horietan parte hartzeko. Saioak eta Tabakalerako bitartekari batek dinamizatuko ditu.
Ordutegiak: 17:30 EU // 18:30 ES
Datak:
Irailak 24
Urriak 22
Azaroak 19