Barakaldoko 2026 Rataplan Kale Antzerki Jaialdiaren barruan.
Osa + Mujika konpainiaren sorkuntza berria da Tupper: "Bultzatzen gaituen perfekzioarekiko eta lehiakortasunarekiko obsesioaz hitz egiten du piezak. Perfekzioa, atzetik segika dugun obsesioa, ukiezina, beti gure saiakera oro baino pauso bat harago dagoen hori. Saiatuko naiz. Behin eta berriz. Baina albokoa ni baino perfektuagoa denean: lehia. Bizitza honen funtsa. Etengabe besteak gainditzera eta onena, perfektuena izatera garamatzan indarra. Bidean, ordea, erotu egingo gara, beti topatuko baitugu gu baino zuzenagoa, osoagoa eta gaindiezinagoa den norbait".